XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); izan ere Blornak hiriko bere estudioa utzi nahi du eta bere arazoak etxean konpontzeko asmoa du.

Bera, liberal bat, ongi bizitzea gustatzen zitzaiona, lankide maite eta alai bat, party gustagarriak ematen zituena, hasia dago beti hain arduratsu zaintzen zituen jantziak uzten, eta nola egiaz, eta ez modaren erara uzten dituen, lankide batzuek esan ere egiten dute bere gorputzeko garbiketa ez duela egiten eta usaina ere botatzen duela.

Beraz, itxaropen gutxi dago ibilbide berri bati hasiera eman diezaion; izan ere eta hemen ez da ezer isildu behar, ezertxo ere ez egiaz bere gorputzaren usaina ez da lehengoa, goizean azkar dutxara sartu saboi, desodorante eta usain gozoa ugari erabiltzen duen batena.

Labur: aldaketa handia ari da gertatzen berekin.

Bere adiskideak oraindik baditu batzuk, berauen artean Hach; honekin Gô*tten eta Katharina Blumen kasuak direla eta, lanagatik ere zerikusirik badu kezkaturik dabiltza, batez ere bere haserreak adibidez EGUNKARIAren kontra, oraindik ere artikulutxo batzuk argitaratzen bait ditu bere kontra kanporatu gabe irentsi egiten dituelako.

Beren adiskideen kezka hain da handia non Trude Blornari eskatzen bait diote kontrolatzeko etengabe, Blornak ez ote duen armarik erosten edo lehergailurik egiten, izan ere eraildako Tô*tgesek izan du jarraitzailerik, Eginhard Templer izenaren azpian Tô*tgesek izan du jarraitzailerik, Eginhard Templer izenaren azpian Tô*tgesen jarraitzaile moduko bat bait dabil: Templer honek lortu zuen, Blorna enpeinu-etxe pribatu batera sartzerakoan fotografiatzea; gero dirudienez erakusleihotik fotografiaturik, EGUNKARIAren irakurleei Blornaren eta enpeinatzailearen arteko negoziaketaren ikuspegi bat ematea: (...).